Logo Zubietako Errota

Artoa edo irina xehatzeko prozesua

Nola funtzionatzen du

Irin-errota hidrauliko baten funtzionamendua benetan erraza da. Ur-emaria urtegi batek biltzen du, eta kanal baten bitartez errotaraino eramaten du, antepara izeneko deposito handi bateraino. Ontzi horretan aski ur behin pilaturik, errotariak askatzen du eta txinbo izeneko hodi batetik presioarekin atera eta “rodetea”ren palak edo “alae”ak indarrez kolpatzen ditu. Inpaktuak oso bizkor jirarazten du gurpila, eta horren errotazio-mugimendua harri zirrindolara pasatzen da arbola deritzon ardatz baten bitartez.

Errota jadanik abian da eta ura, behin bere eginbeharra beterik, berriro errota elikatzen duen ubidera edo kanalera itzul daiteke. Prozesu horren aitzinetik, errotariak tobera deritzon edukiontzi batera erortzen utziko du  alea. Tobera horren azpialdean, tornikete deritzon gailu batek bi errotarrien artetik “iragazi” beharreko ale kopuru zehatza erregulatzen du. Gainaldeko eta zoruko harrien marruskadurari esker —zoruko harria estatikoa da— xehetzea posible da. Errotarrien mugimendu zentrifugoak ahalbidetzen du irina kanpoaldera ateratzea harrien azaleran egindako ildoen bitartez. Zurezko karkasa batek —zorugainekoa— ez du irina lurrera erortzen uzten, eta horrela, irina poliki-poliki uzten da errotariak prestatutako kaxoi batean edo zakuttoetan.

Sistema mekaniko xelebre batek ahalbidetzen zuen errotariak harrien biratzeen abiadura, irinaren kalitatea edo lodiera, eta xehetze abiadura erregulatzea.

Bere lanaren sari gisa, errotariak beretzat gordetzen zuen alearen zati bat, “makila” edo laka deiturikoa, eta xehetutakoaren %10a izaten zen.

Prozesuaren irudiak

Coolsco

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Services

Follow Us