Egitasmo arkitektonikoa

Erreforma proiektua

Errota ekomuseorako eraberritzeko egitasmoa 1997ko urrian egin zuen Maite Apezteguia Elso arkitektoak. ZubietakoUdalak sustatu zituen obrak eta Construcciones Ballarenak egin; hauek, 1998ko azaroan bukatu zituzten.

Proiekturak eraiketaren estruktura eta gunearen egitura gordetzen ditu, baita eraiketaren materialak. Horregatik, jarduketa, batez ere, hauxe da: urtetan zehar elementu narrituak berritzea edo aldatzea, giro originala ez aldarazteko. Hala ere, erabileraren aldaketagaitik, errotatik errotaren museora, instalazioetan zenbait egokitzapen behar dira. Proiektu arkitektonikoak jendearen erabilerarentzat eta aldaketa hauetan, hain zuzen ere, indar gehiago du.

Horrela, egungo eskailera, etxeko personarentzat soilik, ez da nahikoa izango ikuskarientzat, hauek mugaturik izan arren, etxekoak baino gehiago direlako. Hori dela eta, aldatzea proposatzen da, eta berria iraundako birrintoki atzekaldian jartzea, ia orain duen jarrerarekin baino askoz haundiagoa eta, sarreratik edo etxeko edozein tokitatik ere ikuspen hobe batekin.

Eskailera honek, museo txiki honetan gidatzeko bide nagusia bihurtuta, errotari edo gidariarentzat bizitoki bat utzi beharrez hasieran, beheko solairutik ganbaraino salto egin behar du. Gainerako erakusketa hemen kokatzen da lehenengo pisu pribatua sartu behar gabe (egun bideo eta irakurketa gela eta bulego bezala erabiltzen da).

Horregatik berritze lana ez da bakarrik ohizko eskailera bat sartzea, baizik eta etxearen burua hustea. Espazio bertikal bat sortzen da, birrintokiko gune horizontalekin eta ganbararekin kontraste nabarmen bat eginez. Erakusketa goiko solairuan jarraitzen dela ganbarak adierazten du, zertzak eta estalkiaren estrukturaren egurrezko elementuak azaltzen.

Eskailerak, beheko solairuan landutako harriz egina, solairu honen zola osoan erabilitako modelkuntza estrategiaz jarraitzen, bigarren tartea lehenagotik aldendu egiten du, gutxi gora bera itxia barreneko bolumen bezala pentsatua, ongi ikusteko. Zeinen altxaketa eskailera igoerak mozten du. Bolumen beran, museoko komuna publikoak sartzen dira.

Ondoan dagoen turbinetarako pabelioarekin lotura, elkartzeko elementua den eskaileraz egiten da ere. Horretarako oraingo atea itxi behar da eta beste berri bat azpialdian ireki, eskailera berriaren lehenengo mailak esandako pabelioko zolaren nibel altueraren kotara urbiltzen diren tokian. Hemen, aipatutako turbinaren erakusketaz gain, museoko denda dugu. Gela hau, kanpotik sarrera alternatibo bat izanez, pasabidetik kanala guruzten, museotik independientea izan daikete modu autonomoz aritzen.

Eskusartzea, errotaren ingurugiroa errotaren kanpoko elementuak bisitarentzako egokitzapenaren hasierarekin osatzen da, barrenekoak bezain garrantzitsuak funtzionamenduaren ulermenerarentzako.

Iharduera saritua suertatu zen birregokiketa modalitatean, 1999 E.H.A.E.O. Arkitektura Sarietan, “aurrizaten den elementua nabarmenki errespetatzen duen jarduketa lasaia izateagatik, hala ere, ez du egungo teknikak erabiltzerik aldendu, agertzen den eraikin errealitatea enorarik gabe, eta bideetarako egin duen tratamendu egokia, ekomuseo erabili berrirako berreskuratutako errotaren inguruan.”

Coolsco

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Services

Follow Us